XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Idazterakoan... Egilea izkutatzen duten formak baztertu egin behar diraAdministrazioak egiten dituen gauza guztien atzean baten bat dago: izena eta kargua duen norbait, alegia.
Administrazioan nor edo nork egiten ditu egin beharrekoak, baina beti norbaitentzat.
Bi horiek, egilea eta hartzailea edo idazlea eta irakurlea, izkutatu eta gorde egiten dira.
Modu asko dago egilea zein den ez antzemateko: aditza hirugarren pertsonan (jakinarazten da, honen berri ematen da), egitura pasiboak (aztertua izan da...), erakundea jotzea egiletzat (zuzendaritza/sail/udal honek erabaki du).
Hartzailearen kasuan gauzak ilunago daude.
Hirugarren pertsonan idazten diogu gehienetan, eta gainera, arazoa areagotzeko, nahasteko bide ematen duten izenak ematen dizkiogu: administratua, errekurtsogilea, izangaiak, lehiatzaileak, interesatuak, azterketariak...
Hori guztia konpontzeko, honako hau proposatzen dugu:
- Egileak edo idazleak lehen pertsonan idaztea (ni edo gu erakundearen izenean hitz egiten badu).
- Hartzaileari edo irakurleari bigarren pertsona erabiliaz idaztea (zu edo zuek talde bati idazten badiogu).
Hona gai honen inguruan egiten diren oker gehienak biltzen dituen idazkia:
Honen bidez jakinarazten
>Halaber,
Gure gomendioak kontuan, hau ateratzen zaigu:
Honen bidez jakinarazten
Halaber, erreklamazioak egiteko 15 egun